JATORRIA ETA EZAUGARRI OROKORRAK:

Fernando Orozko doktoreak eta bere lantaldeak, 1975 urtean, INIAren Animali Genetikaren Departamenduan eginiko oilo-arraza autoktonoak hauteman, kontserbatu eta aztertzeko programaren barnean, bestelako lumajeak agertzen zituzten euskal baserrietako oilo tipikoak apartatuak eta barietate hutsak erdiesteko helburuz hautatu zituen. Lan horretan oin harturik, Jose Antonio Mendizabal doktoreak arrazaren estandarraren azalpena egin zuen.

Europako oilo-arraza atlantiarra da: erdi-pisuko hegaztia, belarritxo gorriekin eta azal horikoa; bost barietate daude, GORRIA, MARRADUNA, LEPASOILA, ZILARRA eta BELTZA.

1978an berreskuratzen hasi zen, baina oraindik ere galtzeko arriskuan dago, gure baserrietan oilo eta oilasko industrialak ordezkatzen ari direlako. Berez, larrean aske ibiltzeko da. Hegazti erakusketetan, Espainiako estatuan batik bat, mail gorena hartu du. Egin berria du nazioarteko aurkezpena.

Hegazti erdi astuna da, gandor soil eta ertainekoa, belarritxo labur eta hanka horiak dauzka.
Arraza landatarra da, bai erruletzat, bai haragitarako egokia.
Lumajea: gorputzari itsatsi samarra, luma biribiltsuez osatua.
Arrautzak: handi samarrak, 60 bat gramokoak, oskol ilunekoak.
Pisua: oilarrak, 3,6 kilo inguru. Oiloak 2,5 kilo inguru.
Eraztunen diametroa: oilarrarenak 20 mm. Oiloarena, 18 mm

OILARRAREN MORFOLOGIA:

Burua: Luzea, zabala.
Aurpegia: Leuna, gorri-gorria.
Gandorra: Soila, ertaina, tente eta sendoa. Bost-zazpi mutur ditu, nabariak. Ezproia altxatuxea lepo-lerroan. Gorri bizi-bizia.
Kokotsak: Luze, mehe, leunak, azpiko ertza biribildua. Gorri-gorria.
Belarritxoak: Tamaina ertainekoak, aurpegiari itsats-itsatsiak, leunak eta lantza erakoak, gorri-gorriak.
Mokoa: Sendoa, itxurosoki gakotua. Gorria, Lepasoila eta Zilarra barietateetan, goiko baraila arre ilunagoa da adar-horista baino areago. Beheko barailan orban arre ilunak ager daitezke, alderdi proximalean bakarrik. Marraduna barietatearen beheko baraila horia da erabat, orbanik gabea; Beltza barietatean, beltza.

Begiak: Handi obalatuak, irisa gaztain kolore argikoa dutela.
Lepoa: Ez luzeegia, ongi gakotua. Esklabina ugaria, bizkar gainean harrotua.
Enborra:

Bizkarraldea: Zabala, isats aldera erorixea. Lits ugari, luzera ertainekoak.
Bularra: Zabal, sakon eta ederki biribildua.
Sabelaldea: Garatu samarra.
Isatsa: Ertaina. Lemari zabalak, elkarren gainean antolatuak, horizontalarekiko 45º-ko eroriarekin. Isats luma ertainak, ondo kurbatuak.

Gorputzadarrak:

Hegoak: Handiak, ongi tolestuak, gorputzari itsatsiak.
Izterrak: Sendo, indartsuak.
Hankak: Luze samarrak, mardul eta sendoak, horiskak. Hanka bakoitzean lau behatz.

OILOAREN MORFOLOGIA:

Oilarraren antzekoa, mokoa izan ezik: oiloak ez du arrak bezain gakotua; gandorra, mediterraniar arrazetan ez bezala, tentea da, ez da erortzen alboetara eta oilo haiena baino txikiagoa da. Kokotsak labur eta biribilagoak dira.
Belarritxoak txikiago, lantza-erakoak hauek ere. Bularra irtena da, zabala, oilarrarena baino estuagoa, dena den.

Isatsa txikia, ez oso harrotua (35º), lemariak zabal eta elkarren gainean antolatuak.
Izter eta hankak, oilarrarenak bezalakoak, sexuari dagozkion proportzioetan, nolanahi ere.

AKATS LARRIAK:

Belarritxoak zuri agertzea.
Hego eta isatsean luma zuriak agertzea, Zilarra barietateko hegaztietan izan ezik.
Hankak hori kolorekoak ez izatea.

2 Respuestas to “Variedades”


  1. 1 http://funnyzone.us septiembre 29, 2012 a las 12:28 am

    Excellent weblog right here! Additionally your website rather a lot up
    very fast! What web host are you the use of? Can I am getting your
    affiliate hyperlink for your host? I desire my site loaded up as quickly as yours lol

  2. 2 sleep apnea abril 22, 2013 a las 4:35 am

    I drop a comment when I appreciate a post on a site or I
    have something to contribute to the discussion. Usually it is a result of the sincerness displayed in the article I browsed.
    And on this article Variedades | Euskal Oiloa.
    I was excited enough to drop a thought 🙂 I do have a couple of questions
    for you if you don’t mind. Is it just me or does it give the impression like a few of these remarks come across like left by brain dead folks? 😛 And, if you are posting at other online sites, I’d like to follow everything fresh you have to post.
    Would you make a list the complete urls of all your community pages like your Facebook page, twitter feed, or linkedin profile?


Deja un comentario




Flickr Photos

Contador